Bodega Urbanaren Inguruan

Zer Gara

Sorrera

“Betiere ardoa hizpide izanik … behin batean, oro har ardoaren kontsumoa eta bereziki otordutan egin ohi zena beherantz zihoala nabarmena zenaz ari ginela, horrek suposatzen duen osasunarekiko eta kultura nortasunarekiko kaltearekin, gurea bezalako herrialde batik bat nekazari eta ardo ekoizle batentzat, ondorio ezberdinetara heldu ginen…

Azpimarragarriena da, ardoaren inguruko ezagutza nabarmenki sakondu dela azken hogei urtetan, baina aldi berean, guztion artean (enologo sumilliere, kazetari eta zaleak) arlo elitista bihurtu dugula. Ulergaitza da gero, ardo onaz, otorduaz eta konpainia egokiaz gozatzea baino atsegin ez dutenengan errefusa eragitera iritsi ahal izatea.

Beraz, zerbait egin behar litzatekeelakoan gaude, ardoa berriro ere jendearengana, oro har, hurbiltzearren, adituengana zein jakingabeengana, hau da, besterik gabe ardo onaz gozatzea atsegin duen edonorengana.

Bestalde, ardoa gazteriarengana ere hurbiltzea nahi genuke, horrela pixkanaka ardoaren kultura, kontsumo moderatuaren erabilera ezagutu ditzan, ardoa preziatuz eta baloratuz, freskagarriekin nahasteko erabiltzeaz gainera.

Arrazoi horien guztien eskutik sortu zen Bodega Urbana; bertan beti aurki ditzakezue prezio oneko gurtzako ardoak, ardo bereziak, ekarpen berezikoak eta goi mailako ontziratu gabeko ardo barietateak, eskaintza hori betiere gastronomia eskaintza egokiarekin batera aurkeztuz.

Laburbilduz, identitateaz, kalitateaz eta prezio egokiaz gozatzeko aukera”.

Ana Martin eta Pepe Hidalgo

Taldea



Bodega Urbana
Equipo


Pepe Hidalgo Bodega Urbana
Pepe Hidalgo
Enologoa

Ana Martín Bodega Urbana
Ana Martín
Enologoa.

LUCIA ONZAIN BODEGA URBANA
Lucia Onzain
Barne Diseinua eta Diseinu Grafikoa.

BODEGA URBANA BILBAO
Isabel Madinabeitia
Barne Diseinua eta Diseinu Grafikoa.

BODEGA URBANA BILBAO
Txema Onzain
Arkitektoa.

Proiektua

DISENO DEL PROYECTO BODEGA URBANA

Bodega Urbana proiektu berritzailea da, tradizioari dagokionez. Tradizioaz ari garenean eskuzko jardueraren kontzeptua dugu hizpide, jadanik gure gizarte birtualean galduta dagoena: marradun ohar koadernoak, klarion hondakinez beteriko arbelak, zirrindolaz eta jutezko sokaz zintzilikatzeko etiketak, estraza-papera, testuetako idatzi-makinaren arrastoa… sentipen hauek izan dira, hain zuzen,  aztergai bezala hautatu ditugunak. Jasangarritasuna presente dago material hauek hautatzeko orduan,  baita bere erabileretan ere, hain zuzen, austeritatea, birziklapena eta funtzionaltasun bikoitzak estrategikoak dira: ardoa garraiatzeko kutxak ere informazio euskarri dira eta bere bizitza erabilgarria luzatzeko ahalegina egiten dugu, erabiliak izan ondoren luxuzko enbalaje bihurtzean.

Txema Onzain Bodega Urbana-ko arkitektoaren esanetan, bodega urbana enpresako bisitaria gehien harritzen duen elementua zera izan ohi da, altzairu herdoilgaitzezko depositu distiratsuen lerrokadura luzea. Lokalaren kontzeptu espaziala bere potentzia formaletik eta Bodega Urbanako negozioa antolatzeko elementu berritzaile bezala izango duen esanahiaren eskutik dator: deposituak pareta bitartekarian zehar ezarrita daude eta pareta hori goi mailako kalitatezko zeramika azulejoarekin tratatuz nabarmentzen dira, altzairu gordinezko beirategiarekin erakusten diren aldi berean. Antzinako upategiak gogora ekartzearen ondorioz, ohiko materialen esentzia erabiltzen da – zeramika, haritza, kare zarpiatua, altzairu gordina- egungo upategiko hizkuntza moldekatzeko asmoz.

 

Jasangarritasuna